Donostiako Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak ibilgailu berri bat izango du
Donostiako Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak (PSISZ) ibilgailu berri bat izango du aurten, izan ere, Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Vehiculos, Equipamientos y Carrocerias Prieto-Puga enpresari esleitzea Donostiako Udalaren PSISZ zerbitzua landa autoponpa arin batekin hornitzeko kontratua.
Esleipen prezioa 268.983 eurokoa da eta enpresak hamabi hilabete izango ditu horniketa egiteko. “Ibilgailu honek urte asko dituen beste bat ordezkatuko du, bigarren eskukoa zena eta Madriletik ekarri genuena. Beraz, PSISZren ibilgailuak berritzeko lanean jarraitzen dugu”, azaldu du Eneko Goia alkateak.