Lau hondartza denboralditarako kontratua eskainiko du udalak, salbamendu eta laguntza zerbitzuetarako
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du hondartzetan eta Santa Klara irlan salbamendu eta laguntza zerbitzuak eta Kontxako hondartzan ezintasunen bat duten pertsonentzat lagundutako bainurako zerbitzua kontratatzeko espedienteari hasiera ematea.
Hauek dira udan leku horietan eman beharreko zerbitzuak: itsasoko sorospenaren zaintza eta prebentzioa, salbamendua, sorosleek eta osasun larrialdietako teknikariek edo erizainek emandako osasun laguntza, eta mugikortasun mugatua duten pertsonentzako lagundutako bainu zerbitzua Kontxako hondartzan.
Kontratuaren iraupena lau hondartza denboraldirako da (2025–2028) eta 4.462.390 euroko aurrekontua du zaintza, salbamendu eta laguntza zerbitzua eskaintzeko, eta 225.276 euroko aurrekontua lagundutako bainurako zerbitzua emateko.