Zuhaitz arriskutsuetako jarduketen proiekturako aurrekontua onartu du udalak
Zuhaitz arriskutsuetako jarduketen proiektuari dagozkion obren kontratua Costrucciones Moyua enpresari esleitu dio udalak. Esleitze prezioa 440.123 eurokoa izan da, eta enpresak hamabi hilabeteko egikaritze epea izango du.
Proiektu honetan, Donostiako 25 kokagunetako zuhaiztietan egin beharreko jarduketa batzuk definitu dituzte —etorbideetan, parkeetan eta kalean—, eta oinezkoentzat eta ondoko eraikinentzat duen arriskua ebaluatu dute. Era berean, arriskua arintzeko irtenbideak proposatu dituzte: inausketa, zuhaitzak oinarritik moztea edo trakzio naturalaren kontrola.