40 urte Donostiako elurte historikotik
Duela 40 urte, Donostia bi astez elurpean egon zen, eta Euskal Herrian aurreko mendean izandako elurte eta hotzaldi handienetakoa izan zen. Eguraldiko aurkezle Andoni Aizpuruk atzo ETBn azaldu zuenez, “egoera nahiko ezohikoa izan zen”.
Siberia aldean zegoen antizikloi handi batek “hotz lehorra” ekarri zuela adierazi zuen Aizpuruk, “hotz ikaragarria”. “Europa erdia zeharkatu zuen, eta hotza ekarri zuen. Eta gero, Groelandia azpian beste antizikloi bat ipini zen, eta horrek itsasoko hezetasun hori, hau da, prezipitazioa izateko beharrezko hezetasun hori ekarri zuen”, nabarmendu zuen. Beraz, bi fenomeno horien baturak eragin zuen elurtea.
Egunez elurra egiten zuen, eta gauez, izotza. Aizpururen arabera, horregatik iraun zuen luze 1985eko elurte horrek. Donostian, zeropetik zortzi gradu egon ziren garai hartan.
Hona hemen Gordegiako hainbat irudi, elurte hartan Egia auzoa elurpean ikus daiteke hauetan: