Gizon bat hil da Herrerako topoaren geltokian, trenak harrapatuta
Herrerako eta Altzako geltokien arteko topoaren zirkulazioa etenda egon da ordubete inguruz, 07:45etik, gizon bat trenak harrapatuta hil delako. Itxuraz, trenaren makinistak eman du jakitera, pertsona baten gorpua trenbidearen gainean ikustean. Ertzaintza, Donostiako suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratu dira, eta biktima suspertzen saiatu badira ere, azkenean hil egin da. 08:30ak aldera zerbitzua berrezarri dute, Herrerako geltokiaren inguruan bi lineak Lasarteko noranzkoaren aldetik desbideratuz.
Tren konpainiako iturriek jakitera eman dutenez, itxura denez, hildako pertsona, lagun batekin batera, trenbidea gurutzatzen saiatu da, eta bidean harrapatu dute. Beste laguna, antza, onik atera da.
Istripuaren ondorioz, dozenaka erabiltzaile trenik gabe geratu dira Herrerako geltokian. Zerbitzua autobusekin betetzen ari da.