Trinitate plazara sartzeko metalezko atea puskatu dutela salatu du Kirol zinegotziak
Iñaki Gabarain Kirol eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak salatu du Trinitate plazako sarbideak ixten dituzten metalezko ateetako euskarriak moztu dituztela, “gauez eta zakarki” egindako ekintza batean.
Donostiako Udalaren arabera, Trinitate plaza azken urteotan gauez segurtasun neurri gisa ixten den kirol esparrua da, “puntu kritikoa” izan daitekeelako. Gabarainek adierazi duenez, dagokion salaketa aurkeztuko dute, gertakarien grabazioa zaintza kameraren batek egin duen aztertuko dute eta atea lehenbailehen jarriko dute, dagokion epean, euskarriak kaltetu dituztelako.