Rafael Berrioren argitaratu gabeko abestiak disko bikoitz batean bildu dituzte
2020ko martxoaren 31n zendu zen Rafael Berrio musikari donostiarra. Laster bost urte beteko dira zendu zenetik, eta haren ekarpenak zein utzitako arrastoak bizirik dirau. Joserra Senperena musikari eta lagunak sare sozialetan aurreratu duenez, martxoaren 28an No es para menos disko bikoitza argitaratuko du Warner Music diskoetxeak.
Berriok argitaratu gabeko abestiak bildu dituzte lan honetan, eta garai desberdinetakoak dira. Cheli Lanzagortak eta Senperenak berak ekoiztu dute disko bikoitza. Edizio berezi bat izango da, kutxa formatuan kaleratuko dutena. Kantez gain, 48 orriko liburuxka bat, letrak, kredituak eta Iñaki Berrioren zein Ricardo Aldarondoren testuak izango ditu