Maider Castillo izango da Realeko eliteko emakumeen futbolaren arduraduna
Maider Castillo (Eibar, 1976) Realeko eliteko emakumeen futbolaren arduraduna izango da aurrerantzean. “Kluba etengabeko bilakaeran dago. Horren adibide da Izan eraikin berria, eta gehikuntza honekin, Realak emakumeen futbolaren aldeko apustua berresten jarraitu nahi du”, azaldu du klub txuri-urdinak.
Eibartarrak esperientzia handia du emakumezkoen futbolean, jokalari, entrenatzaile eta koordinatzaile gisa, baita zuzendaritzako kide gisa ere, Levanten aritu baita halako lanetan. Klubak nabarmendu duenez, “Realera heldu da proiektuari iraunkortasuna emateko eta denboran zehar garatzen jarraitzeko. Gipuzkoar bat, Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbol arduradunarekin batera arituko dena, Reala formazio eta elite mailako klubik onenean bihur dadin”.