Minbiziaren kontrako elkarteak doako hainbat jarduera antolatu ditu ekainera bitarte
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak Loiolako Erriberan duen egoitzan, eskualdeko eta Gipuzkoako pazienteak eta senideak doan artatzeko helburuarekin. Bertan, arreta sozial eta psikologikoa, material ortopedikoaren mailegua, erretzeari uzteko terapia eta abar eskaintzen dira.
Herritarren beharrei erantzuteko, Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu Donostian hurrengo seihilerako. Ohiko tailerrak eta hitzaldiez gain, biztanleria osoari zuzendutako Ibilaldi Osasungarriak jarriko ditu martxan berriro astelehenero 9:30etatik 11:00etara.
Jarduera guztiak doakoak dira, eta ez da beharrezkoa elkarteko bazkidea izatea horietan parte hartu ahal izateko. Izena emateko 943 45 77 22 telefonora deitu edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezu bat bidali daiteke.
Online ere izena eman daiteke eta jarduera guztiak ezagutu webgune honetan.