300 saltokik parte hartuko dute ‘Gure Donostia’ egitasmoan
San Sebastian egunaren harira, hiriko saltokiak euren erakusleihoak apaintzen hasi dira. Horri lotuta, Gure Donostia egitasmoa sustatuko dute Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta San Sebastian Shops-ek. Iaz 120 establezimenduk parte hartu zuten, eta, aurten kopurua bikoiztea lortu dute. Izan ere, 300 saltokik bat egin dute egitasmoarekin.
Danborradaren esaldi ikonikoak dendetan eta erakusleihoetan erakustea du helburu, ospakizun paregabe horren espiritua eta tradizioa jasotzeko. Esaterako, Beti pozez, beti alai eta Donostia bat bakarra munduan dira modu deigarrian inprimatuta ikusiko diren batzuk. Nobedade gisa, merkatariek kolore gehiagoren artean aukeratu ahal izango dute binilo hauentzat. Zehazki, urdina, zuria, horia, arrosa eta laranja, Euskaraldiaren ospakizunarekin eta bere irudi berri eta koloretsuarekin bat eginez.
“Donostiako merkatariek hiriarekiko eta jaiarekiko duten harrotasuna erakusteko modu bat da, hiria janzteaz gain. Ekimenak harrera bikaina izan du, eta horrek agerian uzten du Donostiako merkataritzak ospakizun honekin duen inplikazioa”, adierazi du Ekonomia zinegotzi Ane Oiarbidek.