Europatik kanpo gelditu da Ibaeta Basket
Ibaeta Basketek zaila zuen kanporaketari buelta ematea eta ez du lortu: 71-83 galdu zuten asteazkenean Gaskan, Dinamo Sassariren aurka. Joanekoan 60-50 galdu zuten donostiarrek eta, beraz, hamar puntuko aldea irauli behar zuten, baina ez zen posible izan, sardiniarrak nagusi izan baitziren hasieratik bukaerara.
Horrela, Europako Kopatik kanpo gelditu da Donostiako taldea final-zortzirenetan, eta ligan zentratu beharko du aurrerantzean. Izan ere, hamabigarren postuan daude donostiarrak, eta oso denboraldi irregularra egiten ari dira.