Hamari Traore, 2026ra arte txuri-urdina
Hamari Traore eskuin hegaleko atzelari maliarrak Realean jarraituko du, 2026ra arte gutxienez. Jokalaria akordio batera heldu da Realarekin, kontratua 2025-2026ko denboraldiaren amaierara arte berritzeko.
Traorek 32 urte ditu eta 2023ko udan heldu zen klub txuri-urdinera. Pieza garrantzitsua izan da denboraldiotan Imanol Alguacilen taldean, 44 partida jokatuta. “Hamari Traore bere taldekide gazteen hazkundean bere esperientzia gehitzeko etorri zen eta guztion bihotza irabazi du. Bere etengabeko sakrifizioak bere desioa betetzera eraman du, bere familian jarraitzera”, nabarmendu du Realak.