Hiritar Merezimenduaren Dominak janzteko prest daude
Etzi, San Sebastian egunaren bezperan, 2025eko Hiritar Merezimenduaren Dominak banatzeko ekitaldia egingo dute udaletxean.
![Hiritar_Merezimenduaren_Do](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2024/12/hiritar_merezimenduaren_do-1200x800.jpg)
Aurten, hiru erakundek eta bi pertsonak jasoko dute domina bana: Mestiza elkartea, Gipuzkoako Elikagaien Bankua, Radio San Sebastian irrati katea, Iñaki Almandoz Askatuak saskibaloi klubeko presidentea eta Donostiako Errege Magoetako Gaspar erregea eta Kontxu Uzkudun moda diseinatzailea.
Hiruna galdera egin diegu bakoitzari:
«Etorkinek hiri honetan duten balioa eta garrantzia aitortzen du»
«Dominari esker, egiten dugun lanari ikusgarritasun gehiago emango diote»
«San Sebastian eguna kontatzetik, protagonistak izatera pasatu gara»
«Saltsa batek osagai asko behar dituela uste dut, eta bizitzak ere bai»
«Danborra ondo jotzea baino garrantzitsuagoa da estetika zaintzea»