Haurrek ere danbor eta upel hotsez josi dituzte Donostiako kaleak
San Sebastian eguna da, eta eguerdian, haurrek hartu dute Alderdi Eder, danborrak eta upelak astintzeko prest. 4.625 haurrek hartu dute parte aurtengo haur danborradan, eta 12:00etan puntuan, Amassorrain ikastolako Ander Alustiza Salsamendi danbor nagusiak zuzendu du San Sebastian martxa, udaletxeko balkoitik.
San Sebastian eguna da, eta eguerdian, haurrek hartu dute Alderdi Eder, danborrak eta upelak astintzeko prest. 4.625 haurrek hartu dute parte aurtengo haur danborradan, eta 12:00etan puntuan, Amassorrain ikastolako Ander Alustiza Salsamendi danbor nagusiak zuzendu du San Sebastian martxa, udaletxeko balkoitik. Danbor nagusiak alboan izan ditu Harri Berri Oleta ikastetxeko Liher Jimenez Paredes, alkatea, eta Ane Gardon Garcia, notarioa. Haiekin batera, Gari Perez Garcia jenerala eta Aya Ramlaouane laguntzailea ere egon dira.
Alderdi Ederreko ekitaldia amaitu ostean, 45 konpainiak banan-banan ateratzen joan dira, Erdialdeko kaleetatik desfilatzeko. Azken urteotan bezala, haur danborradarekin batera karroza handi bat atera da. Bertan, XIX. mende hasierako gizarte zibileko pertsonaiak egon dira, aurtengoan, Harri Berri Oleta ikastolako haurrek gorpuztuta.
Honakoak izan dira pertsonaiak: Irati Lopetegi Jordana izan da Easo Ederra, Maialen Casasola Navarro eta Irati Erquicia Puerto damak, Alba Soto Jara eta Ioar Perales Gonzalez hiritarrak, Aroa Lizarraga Castillo batelaria, Mikel Erquicia Puerto arrantzalea, Berta Millan Belloso irulea, Maddi Martinez Naumowicz inudea, Jon Narbaiza Parra artzaina, Oiez Sanz Fernandez dendaria, Alaitz Garcia Duran urketaria eta Kilian Gonzalez Varga mandazaina. Azkenik, palafrezainak honakoak izan dira: Ivan Cajigos Zelaia, Mare Lizarraga Castillo, Leia Llamazares Egües, Irati Llamazares Egües, Marko Millan Belloso eta Ian Morcillo Palacio.
Irudi bilduma osoa: