Pertsona bat atxilotu dute, Urtezahar gauean bi gizoni arma zuri batez eraso egitea egotzita
22 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, Urtezahar gauean beste bi gizoni arma zuri batekin eraso egitea leporatuta. Bi gizonak ospitalera eraman behar izan zituzten eragindako lesioen ondorioz.
Urtarrilaren 1ean, Ertzaintzak jakin zuen bi gizon ospitaleratu zituztela Donostia Ospitalean, ustez, arma zuri batekin eragindako lesioengatik, eta Ertzaintzako agenteak berehala bertaratu ziren gertatutakoa argitzeko. Zaurituetako batek lepo parean eta sorbaldan zituen erabakiak, eta beste biktimak beso inguruan zuen zauria. Bi gizonen arabera, Parte Zaharrean izan zuten istilu batean, pertsona batek labana batekin eraso egin zien, eta eragindako lesioen ondorioz ospitalera eraman behar izan zituzten.
Ertzaintzak ikerketa egin ostean, aurkitu ahal izan zuten erasoan ustez erabilitako arma zuria, eta gero egindako ikerketan identifikatu ahal izan zuten eraso horren egilea. Atzo goizean, beharrezko frogaketak egin ondoren, susmagarria atxilotu egin zuten, eta datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.