Antiguako Ziklokrossa bueltan da ostiralean

Antiguako kinkientzat bueltan da urteko zita garrantzitsuenetako bat: ziklokross kinkia! Ostiral honetan, Antiguako jaien testuinguruan ospatuko dute Ziklokross kinkia berriro ere. 16:30ean haurren masa txikia egingo dute, Jakintzatik Gaskonia plazara. 17:15ean Ziklo-bira egingo dute bertsolari eta musikariekin lagunduta.
Pio Baroja parkean izango da18:00etan zita handia: ziklokross kinkiarekin eta ziklokontzertuekin.