Gizon bat atxilotu dute Donostian, asteartean sexu eraso bat egin izana leporatuta
Ertzaintzak hogei urteko gizon bat atxilotu zuen asteazkenean Donostian, asteartean emakume bati sexu eraso bat egin izana leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Komisarian beharrezko eginbideak gauzatu ondoren, epailearen esku utzi dute atxilotua ostegun goizean.
Sexu erasoari buruzko salaketa asteazkenean jaso zuen Ertzaintzak eta, salaketa horren arabera, asteartean (hilak 21) izan zen erasoa. Segurtasun Sailak azaldu duenez, gertakariari buruzko ikerketa bat abiatu zuen Ertzaintzak, eta horren bidez identifikatu eta atxilotu zuten ustezko erasotzailea.