Ziklokros kinki bezain arrakastatsua, Antiguako jaietan
Jai luzeak ospatu dituzte aurten ere Antiguan, baina dena ez da parranda izan, parranda asko egon bada ere. Hain zuzen ere, parrandazaleak ez ezik, kirolzaleak ere badirela erakutsi dute antiguatarrek: besteak beste, krosa berreskuratu zuten jaietako lehenengo igandean, giza proba egin zuten aurreko egunean eta ziklokros kinkia egin zuten pasa den ostiralean.
Ostiral iluntzean egin zuten ziklokrosa, Pio Baroja parkean barrena. Ez ziren gutxi izan proba kinkian parte hartu zuten antiguatarrak, batzuk ondo prestatuta —fisikoki zein materialari dagokionez— eta beste batzuk ez horrenbeste. Baina, hori bai, denak jai giro ederrean aritu ziren.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak egindako argazkiak ikus ditzakezue.