Zubiaurre pasealekuko lanek aldaketak eragingo dituzte Dbusen 8, 29 eta B3 lineetan
Zubiaurre pasealekuan, Garro zubitik Zubiaurre 84ra bitarteko zatian egiten ari diren obrak direla eta, aldaketak egongo dira hainbat lineatan, urtarrilaren 27tik obrak amaitu bitarte. Aldaketak izango dituzten lineak honakoak dira: 8-Gros-Intxaurrondo, 29-Hego Intxaurrondo eta B3-Egia-Intxaurrondo.
8-Gros-Intxaurrondo eta B3-Egia-Intxaurrondo:
Basotxikiko geltokitik, kiroldegiaren biribilguneraino jarraituko dute. Han, noranzko aldaketa egingo dute, eta Mons pasealekutik bueltatuko dira, Ategorrietako geralekuraino, geldialdia Kotxetegiak-Mons geltokian eginda (33 linearen geltokia). Gero, eskuinera biratuko dute Zubiaurreko geralekuaren biribilguneraino, eta hor noranzkoa aldatu dute berriro eta ohiko ibilbideak egiten jarraituko dute.
Julimaseneko geltokia, Garro zubikoa, Zubiaurre 117koa eta Zubiaurre 70ekoa kendu egingo dituzte, eta Mons kiroldegiaren parera eta 31 linearen ibilbide hasierako geltokira (Zubiaurre zubia) lekualdatuko dira. Geldialdia egingo dute Kotxetegiak-Mons geltokian (33 linearen geltokia).
29-Hego Intxaurrondo Sur:
Basotxikiko geltokitik kiroldegiaren biribilguneraino jarraituko du. Han, noranzko aldaketa egingo du, eta Mons pasealekutik joango da Ategorrietako geralekuraino, geldialdia Kotxetegiak-Mons geltokian eginda (33 linearen geltokia). Gero, ezkerrera egingo du eta bere ohiko ibilbidea egingo du Erdialderantz.
Julimaseneko geltokia Mons kiroldegiaren parera lekualdatuko da. Garro zubiko geltokia, Zubiaurre 117koa, Zubiaurre 70ekoa, Zabaltokikoa, Zubiaurre 39koa eta Renfe Ategorrietakoa zerbitzurik gabe geratuko dira. Geldialdia egingo du Kotxetegiak-Mons geltokian (33 linearen geltokia).