Israelekin harreman militarrak etetearen aldeko mobilizatuko dira
Jokin Aperribai Realeko presidentearen SAPA enpresaren "paper militarra" salatuko dute.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak elkarretaratzera deitu du ostegun honetarako (hilak 30), Amara Berriko Ferrerias plazan, 19:30ean. Israelgo estatu sionista eta genozidarekin harreman militar oro eteteko eskatuko dute mobilizazioan. DBZ plataformak ere bat egin du deialdiarekin.
Realak eta PAOK taldeak Anoetan jokatuko duten partidaren atarian egingo dute mobilizazioa, realzale ugari elkartu ohi diren plazan. Hain zuzen ere, Jokin Aperribai Realeko presidentearen SAPA enpresaren “paper militarra” salatuko dute.