Pasealeku Berria berriz itxiko dute, alerta laranjagatik
Babes zibilak jakinarazi duenez, Pasealeku Berria itxiko dute 18:00etatik aurrera, olatu handiak espero direlako. Egunean zehar irekita egon da. Pasealeku Berriarekin batera Leizaola pasealekurako sarbidea eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxiko dituzte. Neurri hauek guztiak 18:00etatik aurrera eta bihar egun osoan indarrean egongo dira.