Piragua taldea aurkeztu du Donostiako Erreal Klub Nautikoak
Donostiako Erreal Klub Nautikoak beste urrats bat egin du. Piragua taldea aurkeztu berri dute, eta bi entrenatzaileren gidaritza izango dute: Aiur Illarreta eta Oier Etxeberria.
33 kidek osatzen dute taldea, eta aurre egin beharreko erronken berri eman dute. Irailean, Irlandan jokatuko den Europako Kayaksurf Txapelketan izango dira. Txapelketa horrek uda osoan gogor entrenatzera behartuko ditu.
Horrela, klubak bi diziplina nagusiak indartuko ditu: bela eta piragua. Emaitza hain onak lortzen jarraitzea da klubaren helburua.