Zabalik dago Zmarek antolatutako sorospenaren inguruko ikastaroetarako izen emate epea
Zmarek, uretako prestakuntzan eta itsas segurtasunean aritzen den erakundeak, 2025eko lehen seihilekorako bere ikastaroen eskaintza iragarri du, lehen sorospenen, desfibrilazioaren eta sorospenaren inguruko trebakuntza sustatzeko helburuarekin.
Sektoreko profesionalek emango dituzte trebakuntza ikastaroak, eta teoria eta saio praktikoak uztartuko dituzte benetako agertokietan, batez ere Zmarek Zurriola hondartzan dituen instalazioetan. Honakoak dira ikastaroak:
- Desfibriladorea erabiltzea (DESA): Lau orduko ikastaroa izango da, 16:00etatik 20:00etara, otsailaren 10ean eta martxoaren 10ean.
- Lehen sorospenak haurtxoetan eta haurretan: Lau orduko ikastaroa izango da, 16:00etatik 20:00etara, otsailaren 17an, martxoaren 17an eta apirilaren 28an.
- Ur-sorospeneko birziklatzea – Igerilekua: Otsailaren 8an eta 9an, 09:00etatik 14:00etara, Orion.
- Uretako sorospen ikastaroa – Igerilekua eta hondartza: Martxoaren 8tik apirilaren 13ra, asteburuetako ordutegian, Orion eta Donostian.
- Ur sorospeneko birziklatzea – Hondartzak: Maiatzaren 3an eta 4an, 09:00etatik 14:00etara, Zmaren.
Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, bide hauek erabil ditzakete interesa dutenek: www.zmare.es webgunea, formacion@zmare.es posta elektronikoa, eta 673-02 27 45 telefono zenbakia.