Pinu beldarraren presentzia salatu du Martuteneko auzo elkarteak
![pinu-beldar](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2025/02/pinu-beldar.jpg)
Martuteneko Sarroeta auzo elkarteak auzoan pinu beldarraren —prozesionaria izenez ere ezaguna— presentzia handia dagoela salatu du. Hain zuzen ere, sare sozialetan zabaldu duten bideo batean ikusten denez, beldar horren ale ugari daude Goizueta kalean, “haur parkearen ondoan, berdegunean eta umeentzako futbol zelaitxoaren ondoan”, salatu dutenez.
Auzo elkarteak azaldu du ostegunean erregistratu zutela pinu beldarraren presentzia eta Udalinfo zerbitzura zein Udaltzaingora deitu zutela abisua pasatzeko: “Gaur, horrela jarraitzen dugu”, salatu dute.
Gogoratu behar da pinu beldarra arriskutsua dela animalientzat eta gizakientzat, bere ile erresumingarriek erreakzio alergiko larriak eragin ditzaketeelako.