Sute bana izan da Txomiñenean eta Ategorrietan
Donostiako Suhiltzaileek bi sutetan esku hartu behar izan dute eguerdian, aldi berean. Biak itzalita eta kontrolatuta daude dagoeneko, Donostiako Udalak azaldu duenez.
Bat Ategorrieta inguruan gertatu da, Bordatxipi kalean. Bestea, aldiz, Txomiñenea auzoan izan da, Añarbe plazako etxebizitza batean. Ke asko atera sute horren ondorioz, eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastu izanagatik. Bizilagun batek azaldu duenez, “leherketa” batekin hasi da sutea, eta momentuan hasi da kea ateratzen.