27 herrialdetako 42 ikasle ozeano zerbitzuen jasangarritasunaz eta itsasoen kutsaduraz ikasten ari dira Aquariumean
Itsas Ingurumen Erasmus Mundus Masterraren 19. edizioa abian da Euskal Herriko Unibertsitatean, Aquariumean inauguratzen duen “Ikerketa Itsas Ingurumen eta Baliabideetan” (Research in Marine Environment and Resources – RiMER 2025) graduondoko nazioarteko ikastaroaren lehen moduluari ekinez. RiMER 2025 ikastaroa UPV/EHU, AZTI-Tecnalia eta Gipuzkoako Fundazio Ozeanografikoaren arteko lankidetzaren emaitza da.
RiMER 2025 ikastaroan parte hartzen duten 42 ikasleak mundu osoko lekuetatik datoz: Bangladesh, Pakistan, Sri Lanka, Txina, Filipinak, Malasia, Zelanda Berria, Libano, Kazajistan, Turkemistan, Hego Afrika, Nigeria, Kamerun, AEB, Kanada, Mexiko, Ekuador, Kolonbia, Norvegia, Txekiar Errepublika, Belgika, Alemania, Herbeherak, Serbia, Erresuma Batua, Frantzia eta Espainiatik, hain zuzen. Bost egunetan zehar hemezortzi zientzialari eta ikerle ospetsuk hainbat hitzaldi eta tailer eskainiko dituzte; besteak beste, itsas ekosistemen kontserbazioa eta kudeaketa, klima aldaketaren inpaktua, arrantzu kudeaketa jasangarria eta ozeanoen kutsadura, hain zuzen.
RiMER 2025 ikastaroa, maiatzaren 9an itsas zientzialari emakumezkoei esleitutako jardunaldiak, ekainaren 9an itsas zientzietako lanbide-irteerei esleitutako jardunaldiak, eta ekainaren 23 eta 27 bitartean ospatuko den eskolen astebeteko moduluak osatzen dute. Jarduera horiek, UPV/EHU-k koordinatzen duen Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus Masterraren (www.merconsortium.eu) egoitza den Plentziako itsas Estazioan gauzatuko dira. Azken aste horretan jorratutako gai nagusiak ozeanoen osasunaren mehatxuak, itsas akuikultura jasangarrirako aplikazio bioteknologikoak eta itsas bioaniztasunaren esplorazioa, mundu osotik etorritako 16 irakasle gonbidatuen ekarpenari esker.