Apirilaren 25ean estreinatuko da zinema aretoetan 'Faisaien irla'

Apirilaren 25ean estreinatuko da zinema aretoetan Faisaien Irla, Asier Urbietaren lehen film luzea. Irunen, Hendaian, Donostian eta Baionan errodatua, joan den larunbatean estreinatu zen 48. Göteborg Film Festivaleko nazioarteko lehiaketa.
Andoni de Carlosekin (Handia) batera idatzia, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz filmatzen ari dira, eta protagonistak dira Jone Laspiur donostiarra (Akelarre, Ane eta Negu hurbilak) eta Sambou Diaby zumaiarra. Gainera, Aia Kruse donostiarraren eta Itziar Ituñoren eta Josean Bengoetxearen kolaborazio berezia ere badu pelikulak.
Faisaien Uhartea, munduko kondominio txikiena da, sei hilabetean behin, Espainiaren eta Frantziaren artean banatzen dena. Bidasoa ibaiaren bokalean dago, eta bertan, azken urteetan Irun eta Hendaia arteko muga gurutzatzear zirela, gutxienez bederatzi lagunek galdu dute bizia. Pelikulan, hilotz bat agertuko da Faisaien Uhartean, eta horrek hankaz gora jarriko du Laida (Jone Laspiur) eta Sambou bikotearen bizimodua.
Gidoilarien hitzetan, “La Isla de los Faisanes pisu emozional handiko thrillerra da, eta mugen zentzugabekeria eta eragiten dituzten giza ondorioak” ditu kontagai. Gaur egun Bidasoaren ertzetan gertatzen ari den errealitate bat erakusten du film honek: azken urtean, hamar bat pertsona desagertu dira bertan Frantziara pasatu nahian”.