Aranzadiren XXIII. Arkeologia Jardunaldiak aurrera eramango dituzte datorren astean
Hilaren 11tik 14ra bitartean egingo dituzte saioak San Telmo Museoan, 19:00etan.
![Aranzadiren arkeologia jardunaldiak](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2025/02/stm_arkeologia_ii_handia.jpg)
Datorren asteartetik ostiralera bitartean gauzatuko dituzte Arantzadi Zientzia Elkarteak antolatutako XXIII. Arkeologia Jardunaldietako saioak San Telmo Museoan, 19:00etan. Jardunaldi hauen helburua bikoitza da, batetik, Gipuzkoan egiten diren ikerketa arkeologikoak argitara ematea gai oso desberdinei buruzko hitzaldien bidez, eta, bestetik, arkeologia bezalako diziplina zientifikoa balioestea. Egitasmoak San Telmo Museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
Egitaraua:
- Otsailak 11, asteartea: Un tesoro bajo la colina, Diego Garate.
- Otsailak 12, asteazkena: Larrahe: El Ara de Larunbe, Juantxo Agirre eta Javier Velaza.
- Otsailak 13, osteguna: Baztan, paisaia bizi baten arkeologia, Josu Narbarte eta Mattin Aiestaran.
- Otsailak 14, ostirala: Tarteso y el yacimiento de Casas de Turuñuelo, Esther Rodriguez eta Sebastian Celestino .
Bestalde, jardunaldiekin lotuta eta Ipuscua, 1000 urte erakusketa museoan ikusgai dela baliatuta, familientzako tailerrak antolatu du STMk. Manu Ceberiok Erdi Aroko Gipuzkoa ezagutzen saioa gidatuko du hilaren 8an, 15ean eta 22an; baina azken bietarako bakarrik lekua dagoela ohartarazi dute.