Caixabankek antolatutako Miramar gauak jaialdiko kartela aurkeztu dute: Gorka Urbizu, Rita Payes eta Valeria Castro, besteak beste
Caixabank banketxeak antolatutako Miramar Gauak bueltan dira aurten ere. Iaz, eguraldi petralaren ondorioz, suspenditu behar izan zenez, aurten karpa bat jarriko dute bi eszenatokietarako.
“Kontrastez betetako” kartel bat aurkeztu dutela azaldu dute antolatzaileek gaur egindako prentsaurrekoan. Ostegunean, Rulo y la Contrabanda, Valeria Castro, Gari eta Las Migas izango dira. Ostiralean, Mikel Izal, Rita Payes, Leo Rizzi eta Kukai Dantza. Azkenik, larunbatean, Gorka Urbizu, Siloe, Leo Rizzi eta Valerie Ekoume. Sarrerak salgai daude dagoeneko: 58 euroan egunekoak, eta abonua 120 euroan.
Jon Insausti kultura zinegotziak adierazi duenez, Miramar Gauek “hasiera emango diote musikaz blai izango dugun uda kultural bati”. Zinegotziak eskerrak eman dizkie Caixabanki eta Getting enpresari “hiriak duen kultur hiri ezaugarria osatzen dutelako”.