Hilaren 16an egingo dute Palestinaren aldeko musika eta dantza ikuskizuna
Eguraldi txarrarengatik bertan behera utzi behar izan zuten Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia, urtarrilaren 25ean. Azkenik, ordea, igandean egingo dutela iragarri dute antolatzaileek. Alderdi Ederren izango da, 12:00etan, eta euria egingo balu, Gipuzkoako plazako aldundiaren egoitzaren pareko arkupeetara lekualdatuko lukete.
Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea du helburu. Kulturatik elkarteak antolatu du, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolarekin eta Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkartearekin lankidetzan.
Urtarrilaren 22an egindako agerraldi batean eman zituzten ikuskizunaren xehetasunak.