Hiru ibilaldi gidatu antolatu dituzte Artikutzan otsailerako
Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak hiru ibilaldi gidatu antolatu ditu hilabete honetarako Artikutzan: hilaren 9an, 16an eta 23an. Plaza erreserbatzeko hiru bide daude (2,09 euro 6-16 urte artekoentzat eta 3,14 euro 16 urtetik gorakoentzat): artikutzanatura@donostia.eus-era idatzita, 679-61 30 16 telefonora deituta eta udalaren webguneko inprimakia beteta.
Igande honetan da lehenengoa, eta Artikutzako herria bera eta Ugaldeko presa ezagutuko dituzte bisitariek. Sei kilometro inguruko ibilaldi erraza izango da. Hilaren 16koan, Bianditzeko gainera igoko dira, ondoren tunela ezagutzeko, zazpi kilometro inguruko ibilaldia osatuz. Azkenik, hilaren 23koa izango da luzeena, hamar kilometro eta erdikoa, Artikutzatik Izura joango baitira. Hemen daukazue bakoitzaren inguruko informazio zehatzagoa.