Niyah Beckerrek ez du Ibaeta Basketen jarraituko
![Becker_Niyah](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2024/06/becker_niyah.jpg)
Niyah Becker jokalariak akordioa erdietsi du Ibaeta Basketekin, klub donostiarra uzteko. Kanadarra iazko ekainean heldu zen Donostiara eta denboraldi amaierara arte zuen kontratua Ibaeta Basketekin, baina harremana etetea erabaki dute. Klubak “onena” opa dio bere etorkizun profesionalean eta pertsonalean.