Kaldereroen zalaparta Aietera itzuli da
Aieteko kaldereroak.Aieteko jai batzordea Urte luzez ez da zartagin eta mailu hotsik entzun Aieten, baina, aurten, inauterien iragarle alaienak berreskuratu dituzte auzoan. Horrela, ostiralean, kaldereroak ospatu zituzten aietearrek auzoa jai giroan zeharkatuz. Euriari aurre egin behar izan zioten, baina hori ez zen oztopo izan zartaginak eta mailuak gogor jotzeko.


