Parte Zaharreko inude eta artzainak, iruditan

Kaldereroen biharamunean, urteroko legez, Kresala elkarteko inude eta artzainek girotu dute goiza Parte Zaharrean.
Urteroko legez, euren dantza ederrak eskaini dituzte inude eta artzainek, danbor jotzaileek, garaiko pertsonaiek eta haur eta gazte ugarik lagunduta. 12:00etan abiatu dira elkartetik eta, Bulebarretik eta Parte Zaharreko kaleetan barrena Joselontxos txarangaren laguntzarekin desfilatu ostean, Plaza Berrian eskaini dute ohiko parodia, 14:00ak aldera jaiarekin amaitzeko.





























































































