Parte Zaharreko kaldereroak, jai giro aldarrikatzailean

Hemeretzi tributako 400dik gora lagun aritu ziren bart Parte Zaharreko kaleetan barrena kaldereroak ospatzen, jai giro ederrean. 21:30ean abiatu ziren eta 22:00etan jarri zuten kanpamendua Plaza Berrian, bertan Kresalako dantza taldearen emanaldiaz disfrutatzeko eta Jon Lopez aurtengo erreginaren hitzartzea entzuteko.
Erreginak hitzartze aldarrikatzailea egin zuen, besteak beste, Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatu baitzuen, baita Donostiako Udalak iaz Kaleko Afari Solidarioak taldeari ezarritako debekua salatu ere. Era berean, “Instagrameko donostiartasun hutsala” uztera eta “donostiartasuna” berreskuratzera deitu zituen herritarrak, zartagin eta mailu hotsen artean. Era berean, Amara Berriko kaldereroen 25. urteurrenaren inguruan hitz egin zuen, baita hiriko azkenaldiko albisteen errepasoa egin ere.
Plaza Berriko geldialdiaren ostean, auzoko kaleetan barrena Sarriegiren doinuak jotzen jarraitu zuten kaldereroek, goizeko ordu txikietara arte. Jarraian, bideoan ikus ditzakezue desfilearen hainbat une eta erreginaren hitzartze osoa, baita desfileko argazki ugari ere.














































