Abdessamad Oukhelfen eta Alicia Berzosa izan dira azkarrenak

Uliako Gimnastikaren 94. krosa egin zuten atzo, Donostian, eta giro hotzari aurre egin zioten askotariko lasterkariek. Izan ere, bost eta hamar kilometroko proba herrikoiak jokatu ziren lehendabizi. Eguerdi partean, berriz, hamar kilometroak 40 minututik behera egiteko gai diren korrikalariak atera ziren.
Gizonezkoetan, Abdessamad Oukhelfen espainiarrak aurreikuspenak bete zituen (28:33) —distantziako Espainiako txapelduna delako—. Javier Guerra izan zen bigarren (28:37), eta Eduardo Menacho hirugarren (28:40). Emakumezkoetan, berriz, Alicia Berzosa espainiarrak ezustekoa eman zuen (32:50). Maria Forero sailkatu zen bigarren (32:55) eta Lidia Campo hirugarren (33:19).
Lasterketa guztien sailkapenak helbide honetan topatuko dituzue.