Pertsona bat atxilotu dute Infernuan, borroka batean arma zuriz mehatxu egitea egotzita

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen igande arratsaldean Donostiako Infernua eremuan, borroka batean arma zuriz mehatxu egitea egotzita. Eremu horretan bizi diren bizilagunen artean sortu zen liskarra, baina ez zen inor zauritu.
Noticias de Gipuzkoa egunkariak jakinarazi duenez, Ertzaintzak abisua jaso zuenetik, 18:24ak aldera, atxiloketa gertatu zen arte, Ertzaintzaren presentzia handia izan zen inguruan, eta istiluen aurkako hainbat furgoneta egon ziren bertan. Ertzainak iritsi zirenean, arma zuri batekin mehatxu egin zuen gizona oso urduri zegoela ikusi zuten, eta azkenean, atxilotu eta Donostian ertzain etxera eraman zuten.