Ertzaintzaren Antiguako komisariako arreta bulegoak lekualdatuko dituzte

Ertzaintzaren Antiguako komisarian energia efizientzia hobetzeko lanak egiten ari dira, eta, horren ondorioz, herritarrei arreta emateko bulegoak eraikinetik kanpora aterako dituzte, lan horiek amaitu bitartean. Lanek urtebete inguruko iraupena izatea aurreikusten dute.
Hain zuzen ere, behin-behineko modulu batzuetan egongo dira orain jendaurreko arretarako bulegoak, Kristina Infantaren kaleko 28. zenbakian, Osakidetzaren Osasun Zentroaren ondoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, “bulego berrietarako sarbideak behar bezala seinaleztatuta daude”.