Maren Lezetak 2028ra arte berritu du Realarekin

Realak harrobiko jokalarien aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horrela, Aretxabaletako Maren Lezeta erdilari gaztea berritu dute 2028ra arte, eta emakumezkoen lehen taldearen dinamikan ariko da. Pasa den astean, klubak Intza Egiguren harrobiko jokalaria berritu zuen.
Lezeta bigarren taldeko jokalaria da, baina lehen taldearekin zein bigarrenarekin lehiatzeko aukera izango du. Hain zuzen ere, denboraldi honetan egin du debuta lehen taldearekin. Atletico Madrilen kontrako partidan minutu batzuk jokatu zituen. Jose Luis Sanchez Vera entrenatzailearen konfiantza lortu du teknikoki duen kalitatearengatik. Hori dela eta, Lezetak 28 zenbakiarekin jokatzen jarraituko du lehen taldearekin.