Txatbotak neurtzeko Ebaluatoia jarri du martxan Hitz Zentroak

Donostiako Hitz zentroak, adimen artifiziala (AA) eta beste hizkuntza-teknologia batzuk euskaraz eta euskararentzat lantzen ari den ikertegiak, Ebaluatoia jarri du martxan. 20 txatbot eredu ebaluatzeko proposamen bat da, euskaldun guztioi irekia otsailaren 17a arte, eta sariekin, partehartzea sustatzeko. Ebaluatuko diren 20 ereduen artean izen ezagunekoak daude, eta orain arte publiko egin ez diren Latxa sistemaren txatbot bertsio batzuk ere bai, baina ebaluazioa anonimoa da, txat egitean zeuk esan beharko duzu zein iruditzen zaizun hobea saio bakoitzean.
Otsailaren 17a arte hartu daiteke parte Ebaluatoian, eta 20.000 erantzun bildu nahi ditu Hitz Zentroak. Parte-hartzea sustatzeko, sariak jarri dituzte: Parte hartzaile guztien artean, zozketaz, teknologian gastatzeko 350 euroko bonua.
Albiste hau Sustatu-tik ekarri dugu CC lizentziei esker. Hemen jarraitu dezakezue irakurtzen.