Elias Kerejeta Zine Eskolako bi film Berlinale jaialdian estreinatuko dituzte

Elias Kerejeta Zine Eskolako bi film estreinatuko dituzte gaur hasi eta otsailaren 23ra arte Berlinen (Alemania) egingo duten Berlinale zinema jaialdian.
Ernesto Martinez Bucioren El Diablo Fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la mismo caja) eta Paula Tomas Marquesen Duas vezes João Liberada dira Elias Kerejeta Zine Eskolan garatu dituzten eta Berlinalen lehiatuko diren filmen izenak. Biak ala biak Perspectives opera primak biltzen dituen sailean lehiatuko dira.