Googlek Donostiako enpresa bat hautatu du, zibersegurtasuna lantzeko

Googlek CounterCraft hautatu du, Donostian egoitza duen enpresa teknologikoa, adimen artifizialean oinarritutako zibersegurtasuneko soluzio berritzaileetan aurrera egitea helburu duen programa batean parte hartu dezan. Nazioarteko enpresa erraldoiak munduko hamasei enpresa hautatu ditu “mundua leku seguruagoa bihurtzen” laguntzeko, tartean CounterCraft donostiarra eta bi enpresa katalan.
Goi mailako programa honetarako hautatutako start-up-en behin betiko zerrendaren iragarpena ostegun honetan egin dute, Munichen, Segurtasun Konferentziarekin batera egingo duten Zibersegurtasuneko Konferentzian. Konferentzia horretan mundu osoko goi agintariak bilduko dira, mundu polarizatu eta oso zalantzagarriari aurre egiteko gakoak aztertzeko. Munduko konferentzia zibernetiko ezagunenetako bat da hori, informazioaren eta segurtasun zibernetikoaren erronka ugariei irtenbideak trukatzeko eta eztabaidatzeko plataforma paregabea eskaintzen duena.