Janari bilketa egingo du Zaporeak elkarteak hilaren 14an eta 15ean

Zaporeak irabazi asmorik gabeko elkarteak Lesbosera bidaltzeko elikagai bilketa egingo du asteburu honetan Donostian, Super Amara supermerkatuetan. Horrela, hilaren 14an edo 15ean, Loiolako Erriberako, Isabel II.a hiribideko, San Martingo eta Antiguako supermerkatuetan bilduko dituzte elikagaiak.
Intxaurrondon sortu zuten Zaporeak, eta Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen die elkarteak. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin. Egunero 3.000 pertsonarentzako janaria banatzera iritsi da elkartea.