Mendi Tourreko filmak ikusi ahalko dira Donostian

Mendi Film mendiko zinemaren jaialdi bilbotarrak Mendi Tour herriz herriko ibilbidea abiatu zuen urtarrilean, eta Donostiara helduko da hurrengo astean, Euskal Herriko zein Euskal Herritik kanpoko hainbat hiri bisitatu ostean.
Hain zuzen ere, Donostia Kulturaren, Club Vasco de Cambing Elkartearen eta Mendi Film jaialdiaren eskutik, hilaren 17an, 18an eta 19an eskainiko dituzte film proiekzioak, Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko, eta jarraian ikus dezakezue egitaraua:
Otsailak 17, astelehena
- Jamie (Darcy Hennessey, 2023), 18’. 2024ko Mendi Filmeko film labur onena.
- The Last Expedition (Eliza Kubarska, 2024), 85’. 2024ko Mendi Filmeko mendiko film onena.
Otsailak 18, asteartea
- Haize lerroak (Janire Etxabe, 2024), 13’. 2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa.
- The Ice Builders (Francesco Clerici, 2024), 15’. 2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa.
- Always Alive (Davina Montaz-Rosset, 2024), 35’. 2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa.
- Andrea, an Unpaved Route (Maxime Moulin, 2024), 42’. 2024ko Mendi Filmeko kirol et abentura film onena.
Otsailak 19, asteazkena
- Red Rock Revolution (Jim Aikman, 2023), 8’. 2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa.
- No asomarse (2024), 48’. Mendi Film Bizkaia Ternua Beka.
- Of a Lifetime (Jerome Tanon, 2024), 44’. 2024ko Mendi Filmeko argazkilaritza onena.