Hirugarrenez aurrera eramango du Kutxa Fundazioak 'Bizi ala iraun' kontzertu zikloa
Musika herrikoia klabe garaikidean berrinterpretatzen duten taldeen zortzi kontzertuk osatua, martxoaren 14tik maiatzaren 10era bitartean egingo dituzte saioak.

Kutxa Fundazioak Bidean Produkzioak-ekin elkarlanean Bizi ala iraun musika zikloa antolatu du hirugarrenez. Bertan, musika herrikoia klabe garaikidean berrintepretatzen ari diren bertako, Estatuko eta nazioarteko artistek parte hartuko dute. Ikuspegia zabalduta, musika herrikoietara hurbiltzen diren proposamenak ekarriko dituzte, baita kostunbrismoak garrantzia nabarmena duten proiektuak eta musika dimentsio kolektiboko gai pertsonalak aztertzeko baliatzen dituztenak ere.
Hauek dira aurtengorako aukeratutako musikariak:
- Martxoak 14. Xabier Zeberio eta Iñar Sastre “Pause”
- Martxoak 15. Ale Acosta
- Martxoak 22. Ramper + JaiEgun
- Martxoak 29. Ángeles Toledano
- Apirilak 4. Inés Osinaga
- Apirilak 5. María Ruiz
- Apirilak 30. Tarta Relena
- Maiatzak 10. Mitsune eta Joseba Irazok
Emanaldia guztiak Tabakalerako Kutxa Fundazioa Kluba aretoan aurrera eramango dituzte 21:00etan.