Idoia Unzurrunzaga argazkilari donostiarrak bere lehen argazki liburua aurkeztuko du San Telmo museoan

Idoia Unzurrunzaga argazkilari donostiarrak bere lehen argazki liburua, Espazio in-finitua, aurkeztuko du San Telmo museoan. Izan ere, museoak liburutegian duen argazki liburuen bildumaren berri ematen jarraitzen du, argazkilari profesional ezagunen hitzaldi eta tailerren bidez.
Aurten, besteak beste, honakoak egongo dira: Cristobal Hara, 2022ko Argazkilaritza Sari Nazionala, apirilean, eta Valentino Barachini argazkilari italiarra, maiatza amaieran. Idoia Unzurrunzaga donostiarrak (otsailak 15) eta Clemente Bernad iruindarrak (maiatzak 10) ere euren lanak aurkeztuko dituzte.
Era berean, maiatzetik aurrera, museoak Gertutik, argazki-liburua izeneko programa jarriko du abian, Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik, eta publiko ezberdinei zuzenduta. Programa honen helburua argazki liburua zer den azaltzea eta San Telmo museoak argazki liburuekin duen harremana ulertzea izango da.
2025eko lehen seihilekoan programatutako jarduerak hemen ikus daitezke. Hitzaldi guztietan, sarrera doakoa da lekuak bete arte.