Ikasbide ikastolako inude eta artzainek girotu dute igandea

Larunbata kaldereroek girotu bazuten, gaur, igandea, Ikasbideko inude eta artzainen konpartsaren eguna izan da. 11:30ean hasita, lehenik, ikastolako patioan bertan aritu dira dantzan inudeak eta artzainak, txarangaz, danbor jotzaileez eta garaiko pertsonaiez inguratuta. Eguraldia lagun, Ikasbideko ikasleen senide ugari animatu dira ikuskizuna ikustera, eta haurrak agurtu eta haiei argazkiak egitera.
Ondoren, auzoari ere beraien dantzak eskaintzera abiatu dira Loiolako Erriberan zehar, Bartzelona hiribidetik. Jarraian, Gregorio Ordoñez kalea, Irun plaza, Isabel II.a hiribidea eta Madril hiribidea zeharkatu ostean, Probestu plazan amaitu dute desfilea.
Pozik aritu dira haurrak, makilak dantzatu eta panpinak airera botaz. Hona hemen irudiak:








































































































