Harpidetza kanpaina berria abiatu dugu: '20 urte, 20 egun, 20 euro'
Aurten, salto kualitatibo bat emateaz gain, kuantitatiboan ere ausartuko gara: 200 harpidetza berri lortu nahi ditugu.

Hogeigarren urteurrena aprobetxatuz, IRUTXULOKO HITZAn harpidetza kanpaina berria abiatu dugu. IRUTXULOKO HITZA ez gara soilik erredakzioan aritzen garen hamar lagunok, gurekin lan egiten duten kolaboratzaile, eragile eta harpidedun guztiak dira, baita ere, proiektu eta kazetaritza eredu honen parte.
Eragileekin elkarlanek balio berezi bat dute bai guretzat eta baita hiriarentzat ere, elkarlanaren bidez, istorio eta historia gehiagora heltzen bai gara.
Baina kazetaritza eredu hau posible egiteko, gure harpidedunek ematen digute sostengu ekonomiko izugarria da ezinbestekoa, gure lana modu jasangarriago batean egitea ahalbidetzen digute. Eta baita modu independentean nahi ditugun gaiak jorratzeko eta hauek egokien ikusten ditugun modura tratatzeko ere.
Horregatik, aurten salto kualitatibo bat emateaz gain, kuantitatiboan ere ausartuko gara. 200 harpidetza berri lortu nahi ditugu. Jada harpide zaretenok, gonbidatu zuen ingurukoak IRUTXULOKO HITZAko harpide izatera. Mezu hau elkarteentzat ez ezik, zure bizilagunentzat, lankideentzat eta familiarentzat izan daiteke, denok osatzen dugulako IRUTXULOKO HITZA.
Gaur bertan martxan jarri dugu harpidetza berezi bat: 20 urte betetzen ditugun honetan, datozen 20 egunetan, 20 euroan eskainiko dugu urtebeteko harpidetza digitala.
Zabaldu mezu hau: Babestu babesten zaituena.