Donostiako Udalak otsailaren 12an gertaturiko sexu erasoa gaitzetsi du
Bihar, hilak 20, udal ordezkariek elkarretaratzea egingo dute Alderdi Ederreko lorategian, 12:00etan.

Donostian emakume bati ustez sexu erasoa egiteagatik, 45 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Hilaren 12an gertaturiko erasoa gaitzesteko, Donostiako Udalako Bozeramaileen Batzordeak onarturiko adierazpena plazaratu dute. Jarraian irakur dezakezue:
1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gure bizilagunak jasandako erasoa. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.
2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak indarkeria-egoerak pairatzen dituzten edo pairatu dituzten emakume guztiei jakinarazten die laguntza behar eta nahi izanez gero Udalak dituen zerbitzu eta baliabideetara jo dezaketela.
3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztik gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizarte, mugimendu feminista eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Eta sexuen hezkuntza lantzea, horiek kudeatzeko trebetasunak eta baliabideak emateko. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.
4.- Udalak hiritarrei dei egiten die ostegunean, hilak 20ean, 12:00etan, Alderdi Ederreko lorategian egingo den gaitzespen bilkuran parte hartzera.
5- Udalak gaitzespena adierazteko hirian egiten diren deialdiekin bat egiten du.