Martuteneko Harrera Taldea jendaurrean aurkeztuko dute

Donostiako Udala, hainbat gizarte eragile eta Martuteneko bizilagun ugari elkarlanean ari dira 2023tik, gaur (hilak 19) arratsaldean aurkeztuko duten Martuteneko Harrera Taldea proiektuan. 18:00etan izango da aurkezpena, auzoko gaztelekuan, eta bi ordu inguruko saioa izango da: proiektua azalduko dute lehenengo, eta, ondoren, Jeanne Roland bizilagunak bere esperientziari buruz hitz egingo du.
Proiektuaren bidez, “auzora berriak iristen diren pertsonei lagundu nahi zaie, inguruko denda eta zerbitzuei, auzoko jai eta ohiturei edo egin beharreko izapideei buruzko informazioa emanez, besteak beste”, azaldu dute proiektuan parte hartzen duen Martuteneko Sarroeta Auzo Elkarteak. “Horrela, gure artean elkar ezagutzea, espekulazioa eta zentrifikazioa egonda ere, gure auzoak bere herri izaera gal ez dezan. Oso proiektu polita da, eta hitzaldia informatiboa baino ez da, ez zaizue eskatuko inolako laguntza berezirik”, gaineratu dute.